LANBIDE-KATEGORIA
Teknikaria
FUNCIONES Y TAREAS
- Bizilagunentzako aholkularitza teknikoa eta hirigintzazkoa, itundutako ordutegian eta jendeari arreta emateko ordutegian.
- Udalari aholkularitza ematea arlo teknikoan, hirigintza-plangintzan eta -kudeaketan.
- Jarduera sailkatuen aholkularitza eta dagozkion txostenak eta dokumentuak idaztea.
- Hirigintza-proiektuak egitea, garatzea eta horien jarraipena egitea.
- Hirigintzako diziplina ikuskatzea eta kontrolatzea.
- Txostenak eta irizpenak egitea, ikuskapenak egitea, azterketak egitea, balorazioak egitea eta proposamenak planteatzea.
- Bere eskumenekin zerikusia duten bileretan, batzordeetan eta abarretan parte hartzea, bai udalekoak, bai kanpokoak, baldin eta udal-organo eskudunek bertan egon behar dutela ulertzen badute.
- Mugikortasun-plana garatzea eta ezartzea.
- Herritarrek parte hartzeko beharrezkoak diren prozesuetan parte hartzea.
- Obren eta obra-lizentzien jarraipena.
- Bere titulazioari eta lanpostuari dagozkion lan guztiak, bai eta bere administrazio-kategoriarako egokiak izanik agintzen zaizkion guztiak ere.
BALDINTZAK
ESPERIENTZIA PROFESIONALA
Hiru urte baino gehiago
IKASKETAK
Arkitektura gradua
LAN-BALDINTZAK
- Kontratu mota: obra edo zerbitzu jakin bateko
- Iraupena: urte batekoa, luzatzeko aukerarekin
- Lanaldia: 20 ordu astean
- Ordutegia: malgua, hautagaiarekin adostekoa
- Soldata: 979,83 hilabean x 14 ordainsari
OHARRAK
Baldintza: Nafar Lansarean izena emanda egotea
BESTE DATU BATZUK
PRESTAKUNTZA OSAGARRIA
Euskara: ezinbestekoa
Ingelesa: baloragarria
Gidabaimena: B
IBILGAILU PROPIOA
LANPOSTUAREN HERRIA
Lekunberri
HARREMANETAN JARTZEKO MODUA
Interesatuta baldin bazaude CVa bidali helbide elektroniko honetara: bulegoak@lekunberri.eus, gaian “arkitektoa” adieraziz, 2020ko urriaren 15eko 14:00ak baino lehen.