Korrika batzordea osatzeko deialdia

Hitzek, hizkuntza; ekinak, herria.
Hitzekin ulertzen dugu hizkuntza.
Beraz, ekin!

Lagun euskaltzale hori:

Jakingo duzunez, aurten KORRIKAz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere.

2022ko martxoaren 31an Amurriotik abiatuko da 22.KORRIKA, apirilaren 10ean Donostiara heltzeko.

Eta, hori posible izan dadin, ehunka pertsonak, aurretik, lan handia egiten dugu.

KORRIKAn parte hartzeko moduak askotarikoak dira. Eta, parte hartzeko asmotan bazabiltza, gaurko gutun honen bidez, gurekin bat egin dezazun eskatzera gatozkizu, horretarako, Lekunberrin, otsailaren 8an, 19:00etan, Larraungo AEKn egingo dugun KORRIKA batzordearen lehen deialdira etorrita.

Bertan 22.KORRIKAren nondik norakoak eta gure herrian egingo direnak ezagutzeko aukera izango duzu, eta, horrela, nahi izanez gero, herrirako bestelako ekitaldiak proposatzekoa ere bai. Horrez gain, herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko ditugu. Jakin badakigu denok ez ditugula aukera berberak gure ekarpenak egiteko, eta, horregatik, hain zuzen ere, konpromisorik gabe etor zaitezen eskatu nahi dizugu. Bertan entzundakoaren arabera erabakiko duzu, gero, zeure ekarpena zein izan daitekeen; eta, inolako aukerarik izango ez bazenu ere, KORRIKA geure herrian izango dela ezagutu eta zabal dezazun da gure nahia.

Besterik gabe, hurrengo asteartera arte.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email