Kimaketa hondakinen kudeaketa egokia egiteko plangintza

Mendialdea Mankomunitateak, Lekunberriko Udalarekin elkarlanean, hondakin organikoa kudeatzeko plangintza osatu du hondakin kopurua murrizteko asmoz. Plangintzaren lan ildoetako bat kimaketa hondakinen kudeaketa egokia egitea da. Horretarako, nahi duten herritarrek Lekunberriko Udalak egokitutako gunean bota ditzakete euren etxeetan sortutako kimak

Kima hondakinak botatzeko gunea  Plazaolako geltoki  ingurutik Etxarrira doan errepidean dago, A-15 autobidera iritsi aurretik ezkerretara. Guneko lurzorua txukundu eta egonkortzeko lanak egin ditu Udalak,  autoekin gune barruraino sartu ahal izateko.

Gune hau bizilagunek etxeetako kima hondakinak eta adarrak botatzeko gune bat da eta ezin da bestelako hondakinik bota bertara. Etxeko kimaketa lanak egiteko lorezaintza zerbitzu  profesionalak  kontratatzen badira, enpresak zuzenean kudeatu beharko du hondakin hori eta  ezingo du herriko gune honetan bota.

ZER BOTA: etxeko hesi  eta zuhaitzen adarrak bakarrik (gehienez 20 c–ko diametrokoak).

ZER EZ BOTA: hostoak edo belarra (horiek edukiontzi marroira bota behar dira), paleak, zuhaitz adar edo enborrak (20 cm-ko diametrotik gorakoak), eskonbroa…

ERABILERA ARAUAK:

  • Kudeaketa ahalik eta jasangarriena izan dadin, gunearen sarrerako hesia itxita egongo da hemendik aurrera. Kimen hondakinak botatzeko,  beti udaletxera deitu beharko da giltza eskatzeko.
  • Hondakinak gunearen atzealdean bota beharko dira beti, hormigoizko bidetik ahalik eta urrunen.

Kimak uzteko deitu Lekunberriko Udalera 948504211 edo idatzi emailera: bulegoak@lekunberri.eus

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email