Kantina – Plazaola geltokiko aparkalekua konpontzea eta egokitzea

Lekunberriko Udalak Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuari Kantina – Plazaola geltokiko aparkalekua konpontzeko eta egokitzeko eskaera egin ondoren, akordio batera iritsi gara. Akordio horren arabera, datozen egunetan gauzatuko da Udalak idatzi eta aurkeztu zuen proiektua, 37.000 euro ingurukoa, Nafarroako Gobernuak osorik finantzatuko duena.

Erakundeen arteko lana, konpromisoa eta lankidetza.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email