LekunberriON Planaren helburuetako bat Lekunberriko eta inguruko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta hurbileko enplegua sustatzea da. Enpresen prestakuntza-beharrak eta epe ertainean beharrezkoak diren gaitasunak ezagutzeko, inkesta hau diseinatu dugu: https://forms.gle/ma6ugxwP9tFu4eKN7. Inkesta honetan otsailaren 11ra arte parte hartu daiteke.
Planaren funtsezko beste alderdi bat hurbileko enplegua sustatzea da, hau da, Lekunberriko eta inguruko pertsonek Lekunberrin eta inguruan lan egin ahal izatea, egoerak uzten duen neurrian. Lekunberrin edo inguruan bizi bazara, kanpoan lan egiten baduzu eta ingurura lan egitera hurbildu nahiko bazenu, inkesta hau betetzera gonbidatzen zaitugu: https://forms.gle/ma6ugxwP9tFu4eKN7