Lekunberriko Kultura sailetik aurtengo Inauteriak antolatzen ari gara, eta eguerdi-arratsaldeko erronda indartzeko nahian gabiltza. Eguerdi inguruan hasita, txarangarekin erronda egin ohi zen Lekunberriko kaleak zeharkatuz, eta ostatu, elkarte zein bizilagunek jana eta edatekoa eskaini ohi zuten.
Azkeneko urteetan, errondak indarra galdu du, eta horregatik zuen laguntza eskatzen dizuegu. Heldu den otsailaren 3an, larunbatarekin, eguerdiko 13:30 inguruan hasita, txarangaren kalez kalea abiatuko da, eta herrian barna ibiliko da arratsaldeko 18:00ak arte.
Bizilagun, elkarte eta ostatuak animatzen ditugu errondan parte hartzera eta, ohituraz egiten zen bezala, jana eta edatekoa ematera, gure inguruan hain ohikoa de tradizio hau berreskuratu nahian.
Jateko eta edateko emanez parte hartzeko intentzioa baduzu, jar zaitez harremanetan Kultura-sailarekin telefono honen bitartez: 621 15 04 55.
Anima zaitezte Inauteriei bultzada ematera!
Eskerrik asko zuen laguntzarengatik!