Hiltegiko aparkalekua hobetzeko obrak hasi dira

Herriko aparkalekuen egoera hobetzeko helburuarekin, gaur, azaroaren 26an, hiltegi zaharreko aparkalekua berritzeko lanak abiatu dira. Obrak 51.988 €-ko aurrekontua izango du, eta honako hobekuntzak egingo dira:

  • Lurra asfaltatzea.
  • Aparkalekuen egitura berrantolatzea.
  • Irisgarritasuna hobetzea.

Lan horien ondorioz, egun batzuetan ezinezkoa izango da aparkaleku hori erabiltzea. Barkatu sortutako eragozpenak eta aurretik eskertu herritarren ulermena.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email