Lekunberriko Udala mantentze lanak, konponketak eta irisgarritasuna hobetzeko plan bat osatzen ari da. Dagoeneko hainbat neurri hartu ditugu, eta hauetako batzuk herritarren eskaerei erantzuten diete, hemen dituzue egin ditugun lanen adibide batzuk:
- Mugikortasun arazoak dituzten pertsonen aparkalekuak aparkalekuak urdinez margotu
- Batzar aretoan arrapala berria eta baranda jarri
- Futbol zelaian eta herriko plazako eskaileretan ere barandak jarri
- Hainbat arketaren tapak hormigoiarekin egonkortu
- Herriko plazarako sarreran sortzen zen ur putzua desagertzeko sumideroa hobetu
- Plazako arkupeetan argi berriak jarri
- Kiroldegiko sarrera eta Artzanegi kaleko (Laborala) puntu ilunak argiztatu
- Gazte Zentroa garbitu
Lan horiekin herria txukunagoa eta seguruago egitea bilatzen dugu, baina oraindik bada zeregina gauzak are gehiago hobetzeko (kaleak konpondu, trafiko seinaleak margotu, herriko altzariak mantendu, hainbat puntutako argiztapena hobetu…). Horregatik, garrantzitsua ikusten dugu herritarrek dituzuen kezkak Udalari helaraztea, horrela mantentze-lanen eta konponketen plana osatzen eta hobetzen jarraitzeko. Denontzako herri txukunagoa eta atseginagoa eraikitzea da gure helburua, eta herritarrekin elkarlanean egin nahi dugu.