Egun hauetan, Artzanegiko bidegorriko bankuak ordezkatu eta birkokatu dira, zeudenak egoera kaxkarrean edo arazoak sortzen zituztelako. Horrela, material aldaketa bat egin da, plastiko birziklatuz eginiko bankuak jarriz, honen ondorioz mantentze lanak murriztu ditugu eta bankuen iraupena luzatu dugu. Honekin batera, jarritako bankuak eguzki-esposizioari eta beroari eusten diote transmisio termiko txikia baitute. Gainera, atseden gune handiago bat ere sortu dugu pertsona gehiago elkartzeko aukera eskaintzen duena, bi banku eta iturriarekin.
Udalak herria hobetzeko neurriak hartzen jarraitzen du, eta hau herritarren ekarpenekin egiten ari gara, horregatik edozein proposamen edo planteamendu baduzue ElkarEKIN: Lekunberri hobetzen dinamikaren baitan aukera duzue bideratzeko galdetegi honekin.
Herri zainduago eta atseginago baten alde ekarpena egitera animatzen zaituztegu.





