Azken hilabeteetan hainbat bizilagunek, Zintzar eta Soroeta kaleetako lur publikoan baratzea egiteko lursail bat eskatu dute, eta eskaera horiek kontuan hartuz, lursailak banatzeko eta baratzeen funtzionamendua hobetzeko pausoak eman ditu Udalak martxoan zehar, eta bilera ireki bat ere egin du interesa eduki dezaketen guztiekin.
Gaur egun, baratzea egiteko 23 lursail ditu Udalak, eta ordenantza bat ere bai erabilera arautzeko. Ordenantza horretan zehazten da zer-nolako erabilera eman behar zaien baratzeei; besteak beste, debekatu egiten du eraikuntzak egitea, baratzea beste norbaiti uztea, animaliak edukitzea…
Bizilagunekin egindako bileraren ondoren, Udalak konpromiso batzuk hartu ditu baratzen funtzionamendua hobetzeko:lur sailak txukundu eta markatu egingo dira, sarbideak konpondu, ura hartzeko gune guztiak berrikusi eta hobetu,frontoiko plazan zeuden etxola batzuk baratzeen erabiltzaileen esku jarriko dira beren tresnak gorde ditzaten…
Dagoeneko lursail gehienak hartuta daude, baina oraindik badago baton bat libre; horrexegatik, norbaitek baratzea egiteko asmoa izango balu, idatzi dezala helbide honetara: bulegoak@lekunberri.eus
Udal Gobernutik argi dugu baratzeak tresna onak dira nekazaritza jasangarria, autokontsumoa eta elikadura burujabetza sustatzeko, eta horrexegatik garrantzitsua ikusten dugu baratze publikoak bultzatzea.