Gorte Nagusietako hauteskundeak 2026ko azaroaren 29an: Hautesle-zerrendak jendaurrean ikusgai

Gorte Nagusietarako 2026ko azaroaren 29ko hauteskundeetako hautesle-zerrendak jendaurrean egonen dira urriaren 12tik 19ra, Hauteskundeen Erregimen Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoak 39.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epearen barneko lanegunetan interesatuek hauteskunde-erroldako zerrendak ikusi ahalko dituzte Lekunberriko Udalaren bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara, baita horietan sartzeko edo ateratzeko erreklamazioak egin ere.

Halaber, telematikoki kontsulta daitezke Cl@ve sistemaren edo ziurtagiri elektronikoaren bidez, helbide honetan: INE- CONSULTA CENSO ELECTORAL

Erreklamazioak aurkezteko epea luzaezina da.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email