Azken asteetan, herrian zenbait arazo sortu izan dituzten eraikinen azterketa egiten ari da Udal Gobernua, horiei konponbide bat bilatzeko helburuarekin. Gazte Zentroa esaten zaion horretan, zabor asko pilatu da urteetan eta egoera kaxkarrean egon da. Besteak beste, koltxoi zaharrak zeuden, plastikoa nonahi, zikinkeria, udal materiala erabat desordenatua… Gai horren inguruan lehenagotik ere kexak egon dira; aurreko legealdian, adibidez, eskaera bat erregistratu zen egoera salatuz.
Ezertarako balio ez zuten gauzekin batera, Caballin etxean bere garaian irina egiteko erabiltzen ziren makinak ere Gazte Zentroan zeuden; makina horiek herriaren ondare kulturala dira eta inolako babesik gabe zeuden. Horregatik, legealdi honetan eraikineko zaborrak garbitzeko lanak hasi ditugu, materiala ongi ordenatu dugu eta Caballin etxeko makinak behar bezala babestu. Garbitzeko lanak egin ondoren, eraikina bera zer-nolako egoeran dagoen jakin behar dugu, eta udaleko teknikariei eskatu diegu txosten bat egin dezatela.
2008an esleitu zen Gazte Zentroaren proiektua, 1.567.911,02 €-ko aurrekontuarekin, eta ordutik gorabehera asko izan ditu eta gelditua dago. Aurrera begira, eraikin horri konponbide bat emateko beharra ikusten dugu eta, lehen pausoa eraikina bera juridikoki eta tekniko nola dagoen argitzea izango da.