Larraungo eta Lekunberriko udalek, Gizarte Zerbitzuekin batean, Gazte Txokoa martxan jarriko dute martxoaren 6an, ostirala.
Proiektua 12–16 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie, eta aisialdia eta denbora librea modu osasungarrian eta lagunartean pasatzeko aukera eskaini nahi du. Garrantzitsua iruditzen zaigu adin horietako neska-mutilei aisialdirako eskaintza antolatua egitea, eta begiraleen laguntzarekin, gaztetxoek gustuko dituzten ekintzak dinamizatzea, haien beharretatik, motibazioetatik eta erabakietatik abiatuta.
Gazte Txokoa ostiral eta larunbatetan izango da, 17:00etatik 21:00etara, eta martxoaren 6an, Ibarberri eskolako patioan elkartuko gara, arratsaldeko 17:00etan. Parte-hartzaile bakoitzak 20 euro ekarri beharko ditu lehenbiziko egun horretan.