Lekunberriko Garapen Elkartea SL-k lan eskaintza atera du frontoia trinketea eta Beigorriko Parkeko komun eta aldagelak garbitzeko.
Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu:
- Kirol instalazioak eta Beigorri parkeko komunak eta aldagelak garbi mantendu.
- Gutxieneko ikasketak izatea: Eskola-graduatua edo baliokidea.
- Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
- Baloratuko da: garbiketa lanetan esperientzia izatea eta Nafarroako bi hizkuntza ofizialen ezagutza izatea (gaztelania eta euskara).
Lanbide maila garbiketa-rena izango da, eta lekua Lekunberri. Ordutegia %50-ko lanaldiaren araberakoa izango da, eta kirol zerbitzuak eta ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuen Hitzarmen Kolektiboa izango du, 2025 urterako adostutako hobekuntzekin. Soldata: Hitzarmenaren araberakoa.
Interesdunek CVa azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dute, Plazaola Kirolgunean (Burundegia 9, 31870 Lekunberri) edo lgeplazaola@gmail.com helbidean.