Garbitzailea behar da Plazaola Kirolgunean

Lekunberriko Garapen Elkarteak garbitzaile bat behar du Plazaola Kirolgunean baja bat betetzeko.

Lanpostuaren xehetasunak

  • Lanbide maila: Garbiketa
  • Lekua: Lekunberri
  • Ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera: 5 ordu egunean.
    • Larunbata eta igandeak: bi asteburutik behin, 5 ordu egunean.
  • Lan hitzarmena: Kirol zerbitzuak eta ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuen Hitzarmen Kolektiboa, 2025erako adostutako hobekuntzekin.
  • Soldata: Hitzarmenaren araberakoa.

Eginkizunak

  • Kirol-instalazioa garbi mantentzea.
  • Garbiketa produktuak eskatu eta kudeatzea.

Baldintzak

  • Gutxienez Eskola-graduatua edo baliokidea izatea.
  • 16 urte beteta izatea eta erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
  • Baloratuko da:
    • Garbiketa lanetan esperientzia izatea.
    • Nafarroako bi hizkuntza ofizialak ezagutzea (euskara eta gaztelania).

Eskabideak aurkezteko epea

2025eko martxoaren 19a arte.

Nola aurkeztu

Curriculuma aurkezteko bi aukera daude:

E-posta bidez: lgeplazaola@gmail.com.

Plazaola Kirolgunea (Burundegia 9, 31870 Lekunberri).

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email