Familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titularrek, etxebizitzaren gaineko Lurralde Kontribuzioaren Zergaren kuotan hobaria eskatu ahal izango dute 2022tik aurrera.
Hobari hori eskatzeko, erantsitako dokumentua beteta aurkeztu beharko da Udalean, 2021eko errenta-aitorpenarekin eta titulartasun hori egiaztatzen duen ziurtagiriarekin edo tituluarekin batera.