Ezetz Jakin! lehiaketa martxan da: parte hartu, galderei erantzun eta sariak irabazi

Euskararen erabilera eta eskualdearen ezagutza sustatzeko asmoz, Ezetz Jakin! lehiaketa abian jarri da. Galdera-jolas moduan planteatutako ekimen honek parte-hartzaileak gure inguruko bitxikeria, datu eta ezagutzak probatzera gonbidatzen ditu, modu erraz eta dibertigarrian.

Lehiaketan 16 urtetik gorako edonork har dezake parte, eta lehiakide bakoitzeko erantzun-orri bakarra onartuko da. Parte hartzeko, online galdetegia bete besterik ez da egin behar.

Parte-hartzaileen artean hainbat sari zozkatuko dira, besteak beste:

  • Bi pertsonentzako bazkaria Perkatzenea sagardotegian
  • Arraztio-Betelu gazta bat
  • KORRIKAko materiala.

Lehiaketan parte hartzeko epea otsailaren 16tik 22ra bitartekoa izango da. Interesa dutenek galdetegia esteka honen bidez bete dezakete.

Antolatzaileek herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte, ikasi, jolastu eta euskaraz gozatzeko aukera paregabea delako. Zorte on parte-hartzaile guztiei!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email