Ur beroa.
Gomendioak:
• Arretaz erabili ur beroa. Arreta jarri behar da txorrota beharrezkoa baino denbora gehiago irekita ez geratzeko.
• Oro har, nahikoa izan daiteke uraren tenperatura 30 °C eta 35 °C artekoa izatea.
Klimatizazioa (beroa eta hotza).
Gomendioak:
•Hori posible denean, adibidez, ekipoak berritu behar direnean, egungo berokuntza- eta ur bero sanitarioko sistemak bero-ponpekin (aerotermia, geotermia) edo beste energia berriztagarriekin (biomasa, eguzki-energia termikoa) ordeztea. Ildo horretatik, etxeetan klimatizazio berriztagarria instalatzeko laguntzen programa kontsultatzea gomendatzen da.
•Balbula termostatikoak erabiltzea berokuntza-instalazioak behar bezala erregulatzeko, funtzionamendua eraginkorragoa izan dadin.
•Egiaztatu aldizka berokuntza-sistemaren programazioa familia-ordutegiari egokitzen zaiola.
•Berokuntza-sistemaren mantentze-lanak eta berrikuspenak eguneratuta daudela eta hobetzeko gomendioak betetzen direla egiaztatzea. Mantentze-lan egokiak% 15 aurreztea ekar dezake.
•Etxebizitzak aireztatzea, klimatizazioaren eragina minimizatuz. Udan, gauez edo goizeko lehen orduan leihoak irekitzea komeni da, ordurik freskoenak aprobetxatzeko. Neguan, nahikoa izaten da leihoak minutu gutxi batzuetan irekitzea, airea berritzeko, etxean ahalik eta bero gutxien galduz, eta komeni da argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatzea.
•Etxebizitzetako kalderaren kontsigna-tenperatura doitu.
Etxeko etxetresna elektrikoak.
Gomendioak:
•Etxetik kanpo luzaroan (oporretan) egoten garenean, etxetresna elektrikoak deskonektatzea. Bereziki hozkailua/izozkailua, etxebizitzaren kontsumo osoaren %30 arte kontsumitzen duena.
•Ez utzi stand by egoeran, gastatzen jarraitzen baitute, kontsumitzen ez badute ere.
•Arropa lehortzeko udako eguzki-orduak aprobetxatzen saiatzea.
Argiak.
Gomendioak:
•Pixkanaka, goritasun-bonbillen eta halogenoen ordez LED teknologia jartzea, goritasun-bonbillek baino hamar aldiz potentzia txikiagoa erabiltzen baitute eta hamar aldiz bizitza erabilgarri luzeagoa baitute, energiaren %85 aurrezteko.
•Argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatu, modu naturalean argiztatutako eremuetako argia itzalita, eta, betiere, eremu irekiak edo kristalez hornitutako hormak badaude, zaintza pasiboa egiteko.
Autokontsumo berriztagarria.
•Gure etxeetan eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak egiteko aukera ebaluatzea. Horretarako, autokontsumo sistemak instalatzeko dauden laguntzak kontsultatzea gomendatzen da.
•Energia berriztagarrien proiektuetan parte hartzea, energia-komunitateen bidez, herritarrei parte hartzeko aukera ematen dieten energia elektriko berriztagarria (fotovoltaikoa edo eolikoa) sortzeko proiektuen bidez.