“ESNATU, gure hizkuntzak har dezan arnas” hitzaldia antolatu dute urriaren 23rako

Araitz, Basaburua, Larraun eta Lekunberriko Udalek, UEMArekin elkarlanean, ESNATU, gure hizkuntzak har dezan arnas hitzaldia antolatu dute, euskararen egungo egoeraz hausnartzeko eta hizkuntzaren biziberritzearen inguruko erronkak aztertzeko.

Azken ikerketa eta datu soziolinguistikoek euskararen egoeraren inguruko kezka piztu dute. Azken hamarkadetan aurrerapauso handiak eman diren arren, euskarak hizkuntza gutxitua izaten jarraitzen du, eta arnasguneen gainbeherak kezka berezia sortzen du.

Hitzaldian Euskal Herriko eta Larraunaldeko egoera soziolinguistikoa aztertuko da, UEMAk Esnatu dinamikaren bidez bideratuko duen estrategia azalduko da eta udalerri euskaldunei eusteko eragileek egin ditzaketen ekarpenei buruz hausnartuko da.

Hitzordua urriaren 23an, ostirala, 18:30ean izango da, Gabari Gune Irekian.

Informazio gehiago: labur.eus/esnatuEUS

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email