Lanbide Heziketa egiten ari diren pertsonen bila gabiltza, Lekunberriko enpresetan praktikak egiteko.
Ikasten ari zara edo Lanbide Heziketako ikasketak amaitu berri dituzu? Lekunberriko enpresetan praktikak egitea gustatuko litzaizuke? Lekunberriko industrialdean dagoen enpresa garrantzitsu batek “Mekatronika Industrial” profila duen praktiketako pertsona bat bilatzen du, eta beste bat “Automatizazio eta robotika industrialerako”.
Eskaintza hauetakoren bat interesatzen bazaizu edo Lekunberriko Udalak etorkizunean sor daitezkeen eskaintzetarako zure CVa izatea nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Udalaren lan-poltsaren koordinatzailearekin: enplegua@lekunberri.eus