Ekainaren 20an, Erremontari Herriz Herri txapelketako bi norgehiagoka izango dira Lekunberriko Udal Pilotalekuan. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta maila goreneko pilotariek parte hartuko dute.
📌 Lehen partida: 2 set, 15 tantora. 3. seta, 8 tantora
Gurrutxaga – Larrañaga vs Segurola – Zubiri
📌 Bigarren partida: 2 set, 15 tantora. 3. seta, 8 tantora
Ansa II – Martirena vs Aldabe – Azpiroz
Herritar guztiei gonbidapena luzatzen diegu pilota giro bikainaz gozatzeko!