Asteazkenean, hilaren 23an, hitzaldi bat egin zen, goizez eta arratsaldez, herritarrei irekita, Energia Komunitateei eta Navarra Toda Energía proiektu komunitario eta asoziatiboari buruzko informazioa eman eta zabaltzeko. Ignacio Zubia Edinorreko aholkulari teknikoa, José Andrés Palacios Nafarroako Merkataritza Ganberako zuzendari kudeatzailea, David Gordejuela Lekunberriko Udaleko energia aholkularia eta Gorka Azpiroz Lekunberriko alkatea izan ziren bertan.
Guztira 40 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte bi hitzaldien artean, eta azalpenak entzuteko eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Eskerrik asko etortzeagatik eta gaian erakutsitako interesagatik.
Burujabetza energetikoaren, energia berdeen, autokontsumoaren eta eraginkortasunaren eta bizilagunen, saltokien, enpresa txiki eta ertainen eta tokiko erakundearen beraren tarifa elektrikoa murriztearen aldeko apustua egiten dugu. Aurrera jarraitzen dugu.