Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, gure herrian bi jarduera garrantzitsu antolatu dira kontzientziatzeko eta gai honen inguruan hausnartzeko.
Ekitaldien egitaraua
Azaroak 25 – 19:00
Manifestazioa: Larraungo udaletxetik Lekunberriko udaletxera.
Elkarrekin bat eginez, emakumeen aurkako indarkeria amaitzea aldarrikatu dezagun.
Azaroak 27 – 18:00
Zineforuma eta solasaldia: Lekunberriko batzar aretoan.
Gai honen inguruan hausnartzeko eta elkarrizketarako gune bat izango da.