Larraungo eta Lekunberriko Udalek indarrak batu dituzte DANAk penintsulako Mediterraneoko kostaldean, batez ere Valentziako zonaldeetan, eragindako pertsonei laguntzeko. Egoeraren larriaz jabetuta eta Valentziako herriari elkartasuna adierazteko, bi korporazioek laguntza-ekimen bat jarri dute abian.
Udal bakoitzak 1.000 euroko hasierako ekarpena egin du, eta Laboral Kutxan kontu bat ireki da diruz lagundu nahi duenarentzat. Dohaintzak 2024ko azaroaren 20ra arte egin ahal izango dira, banku-kontu honetan:
Laboral Kutxa: ES86 3035 0119 25 1190016699
Bildutako dirua Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak kudeatuko du, eta DANAk eragindako kalteei aurre egiteko baino ez da erabiliko.
Laguntzeko gonbidapena
Erakundeen ekarpenaz gain, Udalek ekimen honekin bat egiteko deia egiten diete herritar guztiei eta gizarte-eragileei. Valentziako kaltetutako komunitateei elkartasuna adierazteko eta babesa emateko aukera bat da.
Larraundik eta Lekunberritik animo eta elkartasun mezua bidaltzen diegu Valentzian kaltetutako pertsona guztiei.