Azken 25 urteetan Lekunberriko herria asko aldatu da, biztanleria bikoiztu egin da eta herrian espazio eta zerbitzu berriak sortzen joan dira. Horrekin batera, bizitzeko moduak ere aldatzen joan dira, ibilgailu gehiago ditugu herrian, eta ohitura eta behar berriak azaleratzen joan dira. Eta horrek Udalaren eta komunitatearen ikuspegitik erronka berriak izatera eraman gaitu.
Aipaturikoa kontuan hartuz, Lekunberriko Udalak HIRITIK AT enpresaren aholkularitzarekin parte-hartze prozesu bat egitea erabaki du, herriaren egoera hobeto ezagutzeko eta etorkizuneko erronkak modu kolektiboan lantzeko. Diagnostikoa osatzea da helburua, eta horretarako, herri mantenua hobetzeko proposamenak jaso nahi ditugu, mugikortasun arazoei erantzuteko ideiak bildu, espazio berdeen antolaketaz hitz egin, zerbitzu eta behar berriak udal agendan sartu, eta abar.
Lekunberri komunitate aktiboa da, urtean zehar ekintza eta dinamika asko egiten dira. Herritarren ikuspegiak, bizipenak eta proposamenak jasoko ditugu, denon artean herria nola hobetu hausnartzeko eta era berean komunitatea indartzeko.
Hori dela eta, ekimen eta dinamika hauetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu Lekunberriko herritarrak eta eragileak:
- Ekainaren 3an, arratsaldeko 17:00etan, herri ibilaldia egingo dugu herriko plazatik abiatuta. Lekunberriko zenbait eremu aztertuko ditugu, eta esperientziak elkarbanatu. Ibilaldien bidez, herriko arazoak, aukerak, indarguneak eta hobekuntza-beharrak identifikatu nahi dira.
- Ekainean zehar galdeketa bat egingo dugu eskuragarri herritarren ekarpenak jasotzeko.
- Ekain bukaeran lan saio irekiak egingo ditugu herria hobetzeko diagnostikoarekin jarraitzeko.
Zuen kezka, behar eta proposamenak entzun nahi ditugu, elkarrekin Lekunberri Hobetzeko.

