Elkar Zaintzen programak elkarren laguntzarako talde berri bat abiarazi du, 65 urtetik gorako pertsonei zuzendua, eguneroko bizitzan harremanak eta ongizatea lantzeko helburuarekin.
Saioetan, besteak beste, gaitasun sozialak eta komunikatiboak, herriko bizitzan parte-hartzea, harreman berriak sortzea, elkar zaintzea eta ohitura osasungarriak jorratuko dira.
Taldea otsailetik ekainera bitartean garatuko da, hilean bi saio eginez, eta interesa duten pertsona guztiei irekita dago.
Izena emateko, teknoadineko@garaian.eus helbidera idatzi daiteke. Informazio gehiago nahi izanez gero, Oihane (613 136 448) edo Idoiarekin (613 136 446) harremanetan jar daiteke.
