Lekunberriko Udalak eta Nafar Lansarek hitzarmen bat sinatu dute enplegu- eta formakuntza-politika aktiboak sustatzeko

Hitzarmenaren ebazpena

Lekunberriko Udalak LEKULANBERRI enplegu-poltsa sortuta ekin zion 2019an enplegua sustatzeko ekimenari. Oraingoa, aurrerapauso bat eman du Udalak zentzu horretan. Hitzarmen berria sinatu dute Udalak eta Servicio Navarro de Empleo – Nafar Lansarek (SNE-NL), enplegu- eta formakuntza-politika aktiboak sustatzeko eta bizilagunentzat aukera berriak sortzeko.

Administrazio publikoek, beren harremanak garatzean, lankidetza-printzipioari jarraitzen diote, eta, beren jardueretan, eraginkortasun-irizpideei eta herritarrentzako zerbitzuari. Enplegu Politika Aktiboei buruzko Akordioan (2017-2020) aurreikusten da lehentasuna ematea Nafarroako lurraldeetan dauden langabeen arretari. Akordio horrek ezartzen duenez, Nafarroako lan-merkatuan desberdintasun nabarmenak daude lurraldeen artean, demografiarekin, ekoizpen-egiturarekin, garraioarekin, hezkuntzarekin eta azpiegituren hornidurarekin zerikusia duten askotariko arrazoiei erantzuten dietenak. Zalantzarik gabe, lurraldeen arteko bereizketa dago langabeziaren eraginari dagokionez. Lurraldeen arteko oreka ahalik eta handiena lortzeko, beharrezkoa da neurri espezifikoak martxan jartzea, zonaldeen tokiko garapena eta garapen ekonomikoa sustatzeko.

Horretarako, lankidetza-sistema bateratu bat adostu da Udalaren eta SNE-NLren artean, herrian enplegu-politika aktiboak garatu ahal izateko, bi erakundeen arteko sinergiak eratuz, bai eta lankidetza-prozedurak eta prozedura koordinatuak ere.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email