Datorren maiatzaren 24an eta 25ean, Nafarroako elikagai Bankuaren bilketa Handia izango da

Elikagai bankuak 2 bilketa antolatzen ditu urtean zehar: bat maiatzan eta bestea azaroan.

Hemen, Lekunberrin, aurreko bilketan bezala, Coviran eta Aliprox dendeetako sarreran, bolondresak egongo dira behar den informazioa emateko eta elikagaiak eta ekarpenak biltzeko.

Nafarroan azken bi urte hauetan bildu den elikagai kilo kopurua gutxitu da, hau dela eta, Bankua egoera zailan aurkitzen da; Lekunberri-Larraunen, berriz, handitzen joan da. Hona hemen 2022 eta 2023 urteetako datuak:

Lekunberri-Larraun: 2022. urtean 998 kilo maiatzan eta 981 kilo azaroan.

Lekunberri-Larraun: 2023. urtean 1155 kilo maiatzan eta 1080 kilo azaroan.

Guzti honengatik, Elikagai Bankuaren izenean eskerrak eman nahi dizkizuegu erakutsi duzuen esku zabaltasunarengatik eta aldi berean gurekin parte hartzen jarraitzera animatzen zaituztegu, dauden beharrak gero eta haundiagoak baitira.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email