Bizikletaren Plan Estrategikoa garatuko dugu datozen hilabeteetan

Datozen hilabeteetan, Bidea Outdoor Consulting enpresarekin batera, Bizikletaren Plan Estrategiko bat garatuko dugu. Plan honen helburua Lekunberri bizikleta ibilbideen helmuga eta jatorri gisa kokatzea da, bai BTT ibilbideei dagokienez, bai eta errepideko ibilbideei dagokienez ere.

Horretarako, arlo horretako egungo azpiegiturak eta zerbitzuak aztertuko dira, jarduketa eta komunikazio plan bat proposatuko da, eta, azkenik, ekintza horiek guztiak pixkanaka gauzatuko dira.

Bizikletaren Plan Estrategiko hau ez da soilik publiko turistikoarentzat. Jende guztiarentzat bizikletaz egin ahal izateko hainbat ibilbide seinaleztatu nahi dira, horien artean hirigune eta eraikin publikoetarako ibilbide eta korridore seguruak (adibidez, eskolara joateko). Horrela, bizikletaren erabileraren aldeko kontzientzia eta kultura sustatzea da asmoa, garraio eta mugikortasun iraunkorragatik apustu eginez.

Horrela, bada, Lekunberriko bizilagunok gure herriaz eta naturaz modu iraunkor eta seguruan gozatzeko hiri-zirkuitu eta bidezidor ugariagoez gozatu ahal izango dugu, eta, aldi berean, bisitatzen gaituzten pertsonei gustu eta publiko guztietarako planak eskaini ahal izango dizkiegu. Modu honetan, erakargarritasun handiagoa sortuko da bai bertakoentzat eta bai bisitarientzat, eta garapen ekonomiko eta sozialerako aukera berriak sortuko dira Lekunberrirentzat eta bertako biztanleentzat.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email