Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertso eskoletan izena emateko epea zabaldu du. Irailaren 25era arte egonen da izena emateko aukera, eta ikasturte osoko matrikularen prezioa 80 eurokoa izanen da. Izena ematearekin batera, parte-hartzaileek oparitxoa ere jasoko dute.
Betelu eta Lekunberriko gaztetxoen taldea Araxes eta Ibarberri ikastetxeetan bilduko da. Saioen eguna eta ordutegia taldearen arabera zehaztuko dira.
Informazio gehiago eta izen-ematea: bertsozale.eus/nafarroa
Harremanetarako: nafarroa.transmisioa@bertsozale.eus edo 691 261 896
