Udalak atzo ospatu genuen Antzinako Azokaren balorazio positiboa egiten du. Eguraldia lagun, bizilagun zein kanpotar ugarik egunaz gozatu genuen, antolatu ziren kale-antzerki, musika-emanaldi zein azokan salgai zeuden produktuekin.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu egunean zehar auzolanean ibilitako bolondres izandako guztiei, eta noski lekunberritar guztiei ere, atzoko jaiegunak gure egunerokotasunean eragindako aldaketei erantzun bikaina emateagatik.
Hona hemen 2025eko Antzinako Azokak utzitako zenbait momenturen irudiak.












Irudiak: Lekunberriko Udala, Nerea Mazkiaran, Erraldoien Konpartsa.