Beigorri abentura parkea eta bizikleten zerbitzugunea kudeatzeko plegua argitaratu du Udalak

Beigorri abentura parkea eta bizikleten zerbitzugunea kudeatzeko plegu berria argitaratu du Udalak, eta martxoaren 12a bitarte aurkeztuko ahal izango dira eskaintzak Nafarroako Kontratazio Atarian.

Beigorriko abentura parkea kudeatzeko proposamena ez ezik, bizikletak alokatzeko zerbitzua ere eskaini beharko da, eta hiltegi zaharrean jarri diren azpiegiturak ere kudeatu beharko ditu: bulegoa, tailerra, dutxak eta komunak, bizikletak gordetzeko eta kargatzeko gunea…

Plegu berri honekin, indar berria eman nahi zaie Beigorri inguruko zerbitzuei, turismo jasangarria sustatzeko bidean.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email