Bazko Asteko kirol udalekuak antolatu dira Plazaola kirolgunean

Plazaola kirolguneak eta Kirol Mankomunitateak Bazko Asteko kirol udalekuak antolatu dituzte, haur eta gazteek oporraldian kirolaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Udalekuak apirilaren 7tik 10era izango dira, 10:00etatik 13:30era, eta LH1etik DBH2ra bitarteko gazteei zuzenduta daude. Parte-hartzaileek hainbat jarduera fisiko eta kirol ezagutzeko aukera izango dute, giro ludiko eta dinamikoan.

Izena emateko epea apirilaren 1era arte egongo da zabalik. Interesa dutenek Plazaola kirolgunera jo dezakete edo harremanetan jarri honako bide hauen bidez: Plazaola Kirolgunean, 649 205 310 telefonoan edo plazaolakirolgunea@gmail.com helbidean.

Udalekuen prezioa 40 eurokoa izango da, eta anai-arrebentzat %25eko deskontua aplikatuko da.

Ekimen honen bidez, antolatzaileek haur eta gazteen artean ohitura osasungarriak sustatzea eta oporretan aisialdi aktiboa eskaintzea dute helburu.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email