Lekunberriko Udalak, ekainaren 30eko Osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Alkatetza Itunaren ekimenarekin bat egin zuen.
Ekimen horren bidez, Nafarroako Gobernuaren LIFE -IP NAdapta-CC proiektuak %100ean finantzatua, tokiko gobernuak berotegi-efektua eragiten duten gasak murrizteko helburuez arduratzen dira, eta ikuspegi bateratua hartzen dute klima-aldaketa eta pobrezia energetikoa arintzeko eta egokitzeko. Hona hemen konpromisoa:
1) Bere lurraldean berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak gutxienez %40 murriztea hemendik 2030era bitartean, bereziki, energia-eraginkortasuna hobetuz eta energia-iturri berriztagarriak gehiago erabiliz.
2) Erresilientzia handitzea, klima-aldaketaren ondorioetara egokituz.
Ekintza-planak 8 jarduera-ildo ditu:
- Administrazioaren ekintza klimatikoa
- Eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarria
- Mugikortasun jasangarria eta emisiorik eza
- Klima-aldaketara egokitutako hirigintza
- Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa eta ekonomia zirkularra sustatzea
- Natur ingurunea, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza
- Uraren kudeaketa integrala
- Gaixotasunen prebentzioa eta klima-aldaketarekin lotutako osasun-ondorioak