Aurtengo txupinazoa jaurtiko duen pertsona edo kolektiboa proposatzeko epea irailaren 1ean zabalduko da

Lekunberriko Udalak herritarren esku jarriko du aukera, hurrengo festen txupinazoa jaurtitzeko ardura izango duen pertsona edo kolektiboa proposatzeko.

Proposamenak egiteko epea irailaren 1etik 4ra izango da, Udalean eta Mitxausenean kokatutako postontzietan utziz. Proposamenek pertsona edo kolektiboaren izena eta hautaketaren arrazoi laburra jaso beharko dute.

Ondoren, irailaren 15etik 18ra egingo da herri bozketaren bidez azken hautaketa, eta horrela erabakiko da nork emango dion hasiera ofiziala 2025eko festei.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email