Aurten ez da Lekunberriko inauteririk izango

Lekunberriko Jai Batzordeak erabaki du 2021ean ez dela inauteriarik izango herrian. Lekunberriko Udala bat dator erabakiarekin, oso parte-hartzaileak diren inauteriak arriskutsuak izango liratekeela uste baitu, bizi dugun egoera dela eta.

Jai Batzordeak eta Udalak zuhurtzia eskatu dute, eta lanean jarraituko dute etorkizun hurbilean denok batera hain aktiboa eta bizia den Lekunberri herriaz goza dezagun.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email