Arkaitz Goikoetxea Arriola, Lekunberriko Alkatea, Plazaolako partzuergo turistikoko Lehendakari berria

Azaroak 9 egindako Batzar Nagusian, partzuergoko kide diren erakunde eta enpresek Lekunberriko alkatea aukeratu zuten hurrengo 4 urteetarako Partzuergoko presidente izateko. Arkaitz Goikoetxeak, Lekunberriko alkateak, Partzuergo Turistikoaren lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztu zuen. Ez zen beste hautagairik izan. Erroldaturik dauden ordezkarien %57k bozkatu zuten eta Arkaitzek gehiengoaren babesa jaso zuen ( %90).

Bozketaren aurretik, kargua utzi duen presidenteak, Aitor Larrazak, partzuergoari atxikitako establezimendu eta negozioen babesa eta konpromisoa eskertu zituen, baita partzuergoko kide diren udalena eta erakundeko langileena ere. Era berean, partzuergoak azken 4 urteetan izan duen ibilbidearen balorazio oso positiboa egin zuen, eta etorkizun hurbilarekin oso ilusionatuta dagoela esan zuen,

datozen urteetan Plazaola-Mendialdeko turismo-estrategia eta Helmugako Jasangarritasun Turisti-koko Plana gauzatuko baitira (PSTD deiturikoa. Plan hau Sakana eta Ultzamaldea eskualdeekin partekatzen du).

Azkenik, Arkaitz Goikoetxea aurkeztu zuen lehendakaritzarako hautagai gisa, eta hitza eman zion datozen 4 urteetarako lan-ildoak eta helburuak azal zitzan: PSTD eta eskualdeko estrategia, bide berdea, produktu berriak, marketin eta komunikazio plana, eskaintza pribatuaren sustapena eta estatutuak.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email