Argazki eta Gabonetako Argien Lehiaketen sariak eman dira

Pasa den hilaren 5ean, ohikoa den Erregeen Kabalkadaren aurretik, Lekunberri eta Larraungo Udalek pasa den azaro eta abenduan antolatu ziren Argazki eta Gabonetako Argien Lehiaketen sari-banaketa gauzatu zen.

Argazki Lehiaketari dagokionez, sarituak honakoak izan ziren: Juan Miguel Fernández Juárez 1. sariduna, 300e-ko sariarekin; Erika Fernández Lopez bigarrena, 200e-rekin; eta Iñaki Montes Lasarte 3. Sariduna, 100e irabazi zituela. Haien irudiekin, zein lehiaketan parte hartu zuten beste batzuen lanekin ere, osatu egin da 2024ko bailarako egutegia, arrakasta handiz saltzen ari dena. Eskuragarri dago bi Udaletxeetan eta Mitxausenean.

Bestetik, Gabonetako Argien Lehiaketan parte hartu zuten 12en artean honakoak suertatu dira irabazle: Iciar Ochoa Etxebizitzen kategorian, Maite Zubillaga Etxeen irabazle izan dena eta Ana Arregui merkataritzan, 50, 100 eta 150€ko sariekin, hurrenez-hurren.

Saridun guztiek oroigarri bat jaso zuten Larraungo Udaletxeko Gabari Gune Irekian. Bi Udalek eskerrak eman nahi dizkiete lehiaketetan parte hartu zuten guztiei, hurrengo edizioan oraingo honetan izan den partaidetza eta kalitate adina eta gehiago jasotzeko nahiarekin.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email