Aralar Musika Eskolak tronboi eta tronpeta ikastaro berria antolatu du, 9 urtetik gorako pertsonentzat, adin-mugarik gabe.
Ikastaro hau haize-instrumentu hauek jotzen ikasi nahi dutenentzako pentsatuta dago, aurretik ezagutzarik izan beharrik gabe. Gainera, izen-ematea konpromezurik gabe da, interesa dutenek izena eman eta parte hartzea baloratu ahal izateko.
Izen-ematea otsailaren 23ra arte
Parte hartu nahi dutenek otsailaren 23ra arte eman dezakete izena, info@aralar.org helbidera idatziz edo formulario hau betez: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeeijiUsQJqm2WO6kJ0JefNccSJ0Yiuy4G3sFn6VTrYiN0R8Q/viewform
Udaletik herritarrak animatzen ditugu musika mundua ezagutzera eta ingurune hurbil eta profesional batean ikasteko aukera baliatzera.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Aralar Musika Eskolarekin.