Ibarberri IPko (Lekunberri) Lehen Hezkuntzako 3 A taldeak jaso du saria, beste zortzi ikastetxetako ikasleekin batera.
Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, Martin Zabalza Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiarekin batera, “Aniztasuna, Aberastasun” Eskola-Lehiaketaren IV. edizioko sariak banatu ditu. Sari horietan, “Ni desberdina naiz” lelopean, Nafarroako ikastetxeetako 1.900 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, aniztasuna denontzako aberastasun gisa balorean jarriz.
Saritutako taldeak
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila euskaraz: Ibarberri IPko 3 A taldearentzat izan da saria (Lekunberri).
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila gaztelaniaz: Gloria Larrainzar IPko 4. mailako taldearentzat (Zubiri).
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila euskaraz: Erentzun Ikastolako 5. eta 6. mailako taldearentzat (Viana).
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila gaztelaniaz: Nafarroako Doña Mayorreko 5 C taldearentzat (Iruña).
DBH 1 eta 2 euskaraz: Iñaki Ochoa de Olza DBHIko 2 E taldearentzat (Iruña).
DBH 1 eta 2 gaztelaniaz: Santa Teresa de Jesus Ikastetxeko UCE eta 2. mailako taldearentzat izan da saria (Iruña).
DBH 3 eta 4 euskaraz: Zizur BHIko 4 L taldearentzat ex aequo saria (Zizur Nagusia) eta Toki Ona BHIko 4 F taldearentzat (Bera).
DBH 3 eta 4 gaztelaniaz: Ega BHIko APSDko gradu ertaineko 1. mailako taldearentzat (San Adrián).
Prentsa oharra hemen.