Lekunberriko Udalak herritarrak gonbidatzen ditu irailaren 12an, osteguna, 19:00etan Udaletxean egingo den bilera informatibora. Topaketaren helburua Alde Zaharrean egiten ari diren obren inguruko azalpenak ematea eta bizilagunen zalantzak argitzea da.
Udaletik herritarren parte hartzea funtsezkotzat jotzen da, eta gonbita luzatzen die interesatuei, zuzenean informatzeko eta proposamenak zein iritziak partekatzeko.
