Liburutegi zerbitzua hobetzeko helburuz, aldaketak izango dira liburutegiko ordutegian eta liburuzainaren lanaldian. Aurrerantzean, Nafarroako liburutegi gehienetan bezala, liburuzainak sei orduko zerbitzua eskainiko du jendaurrean, eta ordubete izango du barne-lana egiteko (katalogazioak, sailkapenak, txartel berriak, liburu erosketak…).
Hauxe izango da ordutegia aurrerantzean: goizean 11:00etatik 13:00etara egongo da irekita, eta arratsaldean 16:00etatik 20:00etara, orain arte bezala.
Ekainaren 15etik aurrera, udako ordutegiarekin hasiko da, irailaren 14a arte: 09:00etatik 15:00etara.