Lekunberriko Garapen Elkartea SL ofizial administrari baten bila dabil lan poltsa sortzeko. Lekunberriko Udaleko enpresa publikoen eta Udala beraren kontabilitatea, nominak, gizarte-aseguruak, kontratazioak eta abar kudeatzeko administraria behar du. Enpresa publikoak hauek liratezke gehien bat:
- Plazaola Kirolgunea
- Eguneko zentroa
- Astizko leizeak
- Lekunberriko Udala
- Aralar irratia
- Aralar Musika Eskola
- 0-3 haur zentroa
- Plazaola Partzuergo Turistikoa
- Ercilla Iturburu Partzuergoa
- Beti Kozkor, K.E.
Lanlekua Lekunberriko Udala izango da, eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko da, baina gutxi gora-behera hau ezartzen da: astelehenetik ostiralera 8:00-15:20.
Lan hitzarmena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen estatutua da, eta soldata C maila.
Kontratu mota: Ordezkapen kontratua, urtebeteko iraupena izango duela aurreikusten da, eta luzatzeko aukera egon liteke. Berehala lanean hastea.
Baldintzak:
- Gutxieneko prestakuntza: Enpresa, administrazio eta finantza edo ekonomiako unibertsitate gradua (bigarren mailako lanbide-heziketa (LH II) edo egin beharreko lanetarako berariazko titulazioa.
- Euskararen ezagutza: C1 maila. Ezinbestekoa da titulua aurkeztea edo euskara proba egitea.
- Baloratuko da: Sektoreko lan esperientzia.
Hautaketa-prozesua: Curriculumaren aurkezpena (prestakuntza, lan-esperientzia), proba teoriko-praktikoak eta elkarrizketa. Aurkezteko epea: Azaroak 30. bulegoak@lekunberri.eus | 948 504 211