Administrari lan eskaintza

Mendialdea Mankomunitateak zerbitzuaren beharrei erantzuna emateko, administrari baten urtebeteko kontratazioaren lan eskaintza atera du.

Lan eskaintza Arano, Areso, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberriko pertsonei dago zuzendua.

Baldintzak: 

– Langabezian egotea

– 16 eta 30 urte tartean izatea

– Euskara ezagutza: EGA edo baliokidea

– Formakuntza akademikoa: Bigarren mailako lanbide-heziketa edo goi-mailako heziketa zikloa, administrazio espezialitatean

Aurkezteko epea: Apirilaren 13a, curriculuma info@mendialdea.eus bidalita.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email