Joan den ostegunean, behin betiko ponpa jarri zen. Horren bidez, behin betiko amaitutzat ematen da apirilaren bukaera baino lehenagoko ponpa hautsi eta egun batzuetan izandako ur-horniduraren arazoa.
Azkenik, lanak egiteko epeak murriztu ahal izan ditugu, lan-taldeen arteko koordinazio handiari esker. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu beren dedikazio eta ahaleginagatik, batez ere Eunate Ingeniaritzari eta Iñigo Encinas ingeniariari.