Lekunberrik aurrekontu parte-hartzaileei buruzko bilera irekia egingo du

Lekunberriko Udalak aurrekontu parte-hartzaileei buruzko bilera irekia egingo du urriaren 28an, asteazkenean, 18:30ean, Udaletxeko Batzar Aretoan.

Bileran, prozesuaren oinarriak eta prozedura zehaztuko dira, herritar guztien parte-hartzea bermatzeko.

Udalak Lekunberriko herritar guztiak bileran parte hartzera gonbidatzen ditu.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email