Haur eta gazte aisialdirako begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

Dindaia Eskolak haur eta gazte aisialdirako begirale ikastaroa antolatu du Mendialdea eskualdean, Leitzaldea, Lekunberri-Larraun eta Irurtzunaldeko herritarrei zuzenduta. Ikastaroaren bidez, parte-hartzaileek agiri ofiziala eskuratzeko aukera izango dute.

Prestakuntzak 310 orduko iraupena izango du: 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko. Saio teorikoak azaroaren 8tik martxoaren 14ra egingo dira, 14 igandetan, goizez. Horrez gain, martxoaren 31tik apirilaren 2ra egonaldia egingo da Pazko astean.

Ikastaroa Leitzako Erleta eskolako jangelan, Larraungo Gabari Gunean eta egonaldirako aterpetxe batean garatuko da.

Baldintzak, prezioa eta izen-ematea

Ikastaroaren prezioa 420 eurokoa izango da, aterpetxeko egonaldia barne. Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen dirulaguntza izango da, eta Nafarroako Gobernuaren Gazteria Sailetik laguntza eskatzeko aukera ere egongo da.

Parte hartzeko, euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea eta 18 urte beteta izatea edo 2027an zehar betetzea eskatzen da.

Izen-ematea urriaren 30era arte edo plazak bete arte egongo da zabalik, karteleko QR kodearen bidez.

Informazio gehiago:

  • Dindaia Eskola: 639 95 64 40
  • Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea: 948 51 08 40
  • Irurtzun Eskualdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea: 948 60 06 94
Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email