Lekunberrin abizenak ere euskaraz idazteko kanpaina martxan da

UEMAko Nafarroako herriek abizenak euskal grafiarekin idazteko kanpaina abiatu dute gaur, eta Lekunberrik ere ekimenarekin bat egin du. Kanpainaren helburua euskal abizenak oraindik erdal grafiarekin dituzten herritarrei aldaketa egiteko aukera badutela gogoraraztea da, eta prozesua erraztea.

Ekimenaren bidez, herritarrek beren abizenak euskarazko grafiara egokitu ahal izango dituzte agiri ofizialetan. Udaletik azaldu dutenez, izapidea erraza da eta erroldatuta dagoen herriko udaletxean egin daiteke.

Horretarako, ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Nortasun agiriaren fotokopia
  • Jaiotza ziurtagiria
  • Errolda agiria
  • Familia liburua (seme-alabak izanez gero edo ezkonduta egonez gero)

Kanpainak euskal izen-abizenen erabilera eta normalizazioa sustatu nahi ditu, herritarren identitate linguistiko eta kulturala balioan jarriz. Udalak herritarrak animatu ditu aukera hau baliatzera eta beren abizenak euskaraz idazteko urratsa ematera.

Kanpainarekin batera, Izenak badu izana izeneko ikus-entzunezko pieza ere zabaldu da, herritarrak hausnarketara eta urratsa egitera gonbidatzeko. Bideoa hemen ikus daiteke: Izenak badu izana – bideoa

Iturria: agerraldia.eus

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email