Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, Pazko Asteko ludoteka antolatu da aurten ere. Jarduera apirilaren 7tik 10era egingo da Ibarberri ikastetxean, goizeko 09:00etatik 13:00etara.
Ludoteka HH 1-3 eta LH 1-6 mailetako haurrei zuzenduta dago, eta oporraldian aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eskainiko die. Parte-hartzaileek jolasak, tailerrak eta dinamika desberdinak egingo dituzte giro ludiko eta hezitzaile batean.
Izena emateko epea martxoaren 16tik 25era izango da.
Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, interesdunek Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jar daitezke: larbeleareuskaraz@iparmank.eus edo 948 504 400 telefonoan.
