Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna zela eta, herritar ugarik parte hartu zuten Larraungo Berdintasun Mahaiak deitutako manifestazioan.
Mobilizazioan adin ezberdinetako pertsonak bildu ziren, berdintasunarekiko konpromisoa erakutsi eta gizarte justuagoa eta desberdintasunik gabea aldarrikatzeko.
Lekunberriko Udalak herritarren parte-hartzea eskertu nahi izan du eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi.


